XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nafarroako Gobernuak ugatzari buruzko bileran parte hartu ez izanari buruzko galderaBiltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Ion Iñaki Erro Armendáriz Foru Parlamentario jaunak Nafarroako Gobernuak ugatzari buruzko bileran parte hartu ez izanari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.
Galdera hori 1998ko martxoaren 31ko 22. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Iruñean, 1998ko apirilaren 22an
Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía
Hona Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilariaren erantzuna:
1.- Zergatik ez zuen Nafarroako Gobernuak Ugatzari buruzko koordinazio-bilkura horretan parte hartu?
Bilkurara fisikoki ez bertaratzearen arrazoia, Ugatza Leheneratzeko Planean Nafarroak hitzartutako jarraipeneko jarduerei buruzko dokumentazio eta informazio guztia igorri bazen ere, bertaratu beharreko teknikoak berak hartutako erabakiari zor zaio; egin behar zituen lanen lehentasuna zela-eta ez zuen bertaratzerik izan, eta Zerbitzuak azaldu zituen arrazoiak balekotzat eman zituen.
Interesatuak azalpen horiek berak argitara eman zituen
Adierazitako egunkarian argitaratutakoaren kopia eransten dugu.
2.- Parte hartu ez izate horrek orain arte koordinazio-bilkura horretan parte hartzean gauzatzen zen jokabidean aldaketarik izan dela esan nahi al du?
Nafarroako Gobernuak ez du inoiz ere planteatu Ugatza Leheneratzeko Plana uztea eta
Hori guztia jakinarazi dizut Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 184. artikuluak eta ondokoek ezarritakoari jarraituz.
Iruñean, 1998ko apirilaren 14an
Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilaria: Yolanda Barcina Angulo